Ilunpek hiru partida jokatuko ditu Frontoi Txikian ostiralean

Uztarria.eus 2007ko urr. 25a, 13:10

Bigarren mailako seniorrek, eta lehenengo eta bigarren mailako seniorrek jokatuko dute

Pilota partidak 19:30ean hasiko dira

Ostiralean, urriak 26, Ilunpeko pilotariek Gipuzkoako kluben arteko txapelketako partiduak jokatuko dituzte Frontoi Txikian. Bigarren mailako kadeteetan, Ilunpeko Landa-Galarraga bikoteak Ordiziako Txapagain klubeko pilotarien kontra jokatuko dute. Lehenengo mailako kadeteetan, berriz, Etxaniz-Aizpuru Azpeitiko bikotea Alkizako Erniope elkarteko pilotarien kontra lehiatuko da. Azkenik, bigarren mailako seniorrek, Irureta eta Yeregik Ikasberrikoen kontra jokatuko dute. 19:30ean hasiko dira partidak eta Frontoi Txikian jokatuko dira hirurak.

.8tik 6 irabazi

Joan den asteburuan Ilunpeko pilotariek zortzi partida jokatu zituzten eta horietatik sei irabazi egin zituzten. Jesus Ruiz de ArgandoƱa Keuttin Ilunpe pilota elkarteko kideak azaldu du Ilunpeko pilotariak "maila ona" erakusten ari direla Kluben arteko Gipuzkoako txapelketa honetan.