Santiago kalera Perez Arregi plazatik joan beharko dute autoek

Uztarria.eus 2007ko urr. 23a, 13:10
Santiago kalerako sarbidea Perez Arregi plazatik.

Irteteko, asteburuetan ezik, zuzenean plazara jo beharko da

Aldaketa hauek bi astean iraungo dutela aurreikusi dute

Eliz kalean lurra harrotzen hasi dira, gero, kale horretan adokina edo galtzada-harria jartzeko. Horrek aldaketak eragin ditu Santiago kalerako sarbidean autoentzako. Orain, Enparango zubitik sartu eta Enparan kalean behera, Perez Arregi plazatik eta eliz ataritik sartu beharko dute autoek Santiago kalera. Irteteko berriz, zuzenean plazara joan beharko dute.

Asteburuetan plazarako irteera itxita egongo denez, autoek sartutako lekutik irten behako dute, hau da, Perez Arregi plazatik. Aldaketa hauekk bi astean iraungo dutela aurreikusi dute.