Urriaren 1ean zabalduko dute kirol elkarteentzat udal diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2007ko ira. 18a, 13:09

.06-07 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute

Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteek, berriz, 2008ko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean egin beharko dituzte eskariak

Azpeitiko kirol elkarteek Udaleko 2008. urterako diru laguntzak urriaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dituzte. Urrian 2006-2007 denboraldian aritu direnek egin beharko dute eskaria eta denboraldi horren arabera, 2008an Udalak kiroletarako duen dirua banatuko die. Aurkeztu beharko duten dokumentazioa, oinarri arautzaileetan zehaztuta dator. Beti ere, 06/07 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko da urrian.

Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteek, berriz, 2008ko urtarrilaren 1etik 31era bitartean egin beharko dituzte eskariak. Horiek aurkeztu beharreko dokumentazioak 2007. urtean oinarritua izan beharko du.

Eskaerak, bai urrikoak eta baita urtarrilekoak ere, Udal Harrera Erregistroan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, Udalera deitu (943 157200) eta Kiroletako sailarekin pasatzeko eskatu behar da.

Diru laguntzen Oinarri Arautzaileak ikusgai daude hemen