Urrian hasiko dira Zapo Txokon ikastaroak

Uztarria.eus 2007ko ira. 13a, 11:09
Haurrak patinetan udaleku irekietan.

Sukaldaritza, sabel dantza, begirale ikastaroa eta bilera eraginkorrak egiten ikasteko ikastaroak daude aukeran

Izen-ematea hilaren 28an bukatuko da

Ikasturte berrirako Zapo Txoko gaztelekuak hainbat ikastaro antolatu ditu. Lau ikastaro daude aukeran denera: sukaldaritzaren hastapenak, sabel dantza, begirale ikastaroa eta bilera eraginkorrak egiten ikasteko ikastaroa. Urrian hasiko dira lehen hiru ikastaroak eta azaroan abiatuko da bilera eraginkorrak egiten ikastekoa.

.22 ordukoa izango da sukaldaritzaren inguruko ikastaroa. Ander Oruesagastik eskainiko du eta 45 euro kostatuko zaie gazte, ikasle edo langabetu txartela dutenei; besteei 50 euro. Zapo Txokon izango da.

Sabel dantza ikastaroak 12 ordu iraungo du eta Amancay GastaƱaga izango du irakasle. 25 euro ordaindu beharko dituzte gazte, ikasle edo langabetu txartela dutenek; besteek 30euro. Zapo Txokon izango da hori ere.

Begirale ikastaroa Kukurdi eskolak gidatuko du eta abendura bitarte larunbatero egingo da. 360 euro kostatuko da eta Sindikatuan izango da.

Sindikatuan eskainiko dute bilera eraginkorrak egiten ikasteko ikastaroa ere. Hezkide eskolak emango du azaroko lehen hiru asteazkenetan. Doan izango da.

Interesatuek hilaren 28a baino lehen izena eman beharko dute Zapo Txokoren egoitzan bertan edo 943 157161 telefonoan.

Udaleku irekien "balorazio positiboa"

Bide batez, Zapo Txoko gaztelekuak 2007ko udaleku irekien balorazioa egin du eta "positibotzat" jo dute udako udalekuetan egindako lana. 3-12 urte bitarteko haur eta gazteei zuzendutako udalekuak izan dira eta, denera, 541 haurrek parte hartu dute. Horrez gain, Gaztelekuko arduradunek azaldu dute datorren urterako ere hainbat proposamen jaso dituztela.