Bandako ikasleen gurasoekin bilera Aitonenan

Urola Kostako Hitza 2007ko ira. 4a, 12:09

2007-2008 ikasturtean izango diren aldaketak izango dituzte hizpide

Bilera gaur (asteartea) egingo dute Aitonena I eraikineko 4. solairuan, arratsaldeko 18:00etan (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udal Musika Bandako Zuzendaritza Batzordeak 2006-2007 ikasturtean solfeoa edota musika tresnak ikasten jardun diren ikasleen gurasoekin bilera egin nahi du gaur. Bilera honetan 2007-2008 ikasturtean solfeoaren eta musika tresnen irakaskuntzan eta ikastaroetan izango diren aldaketak izango dira hizpide. Zuzendaritza Batzordetik jakinarazi dutenez, ezinbestekoa da guraso guztiak bilera honetara azaltzea. Bilera, Aitonena I eraikineko 4. solairuan izango da arratsaldeko 18:00etan.