Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.com 2007ko uzt. 30a, 14:07

uztarria.com irailaren 3an hasiko da martxan eta herri aldizkariaren hurrengo zenbakiak urrian irtengo du

‘Urola Kostako Hitza’ abuztuaren 12ra arte argitaratu egingo dute

Ohi bezala, Uztarriak ere oporrak hartuko ditu abuztuan. Hala, uztarria.com webgunea ez da martxan egongo abuztuan, eta irailaren 3an (astelehena) hasiko da lanean berriro; dena dela, blogariek abuztuan idazteko aukera izango dute, nahi badute. Uztarria herri aldizkaria, berriz, urriaren hasieran aterako da hurrena (azkeneko zenbakia orain atera dugu, festetarako, abuztukoa); erredakzioa irailaren 3an hasiko da lanean.

Ikasturte ona izan da Uztarriako komunikabideentzat, jarraipen handia izan dutelako berriz ere. Maiatzeko udal hauteskundeak zirela-eta, esaterako, erreferentzia izan ziren alderdientzat eta herritarrentzat herri aldizkaria eta webgunea. Segimendu berezia egin zien hauteskundeei Uztarriak.

Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, Azpeitian euskaraz soilik ematen den informazioak ez du etenik izango lehen bi asteetan, abuztuaren 12ra hor izango baita asteartetik igandera bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Kultur Koordinadkundea sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da). Saninazioen berri, adibidez, zabal emango du Hitza-k. Gero, opor batzuk hartu ondoren, irailaren 4an itzuliko da. Interneten ere abuztuaren 12ra arte izango da, edizio jarraitu eta guzti.