Uztarriaren 87. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko uzt. 27a, 17:07

Lan istripuez mediku, sindikatu, nagusi eta langileekin aritu da Uztarria

Musika, enpresa eta pilota ere landu dira, besteen artean

  • Iritzia
  • 08. Inkesta. Herriko txikiek oporretan zer egiten duten galdezka ibili da Uztarria: bizikletan, igerilekura, hondartzara…
  • 09. Zer dio? Oihane Iparragirre Gaztetxeko Jai Batzodeko kideak festa parte-hartzaileen alde idatzi du.
  • 14. Enpresa. Mikel Uribetxebarriak eta Mikel Aguadoak etxetik egiten dute lan. Komunikazio eta publizitate enpresa dute.
  • 16. Klik. Mikel Arrietak hogei urte daramatza entzierroan parte hartzen.
  • 20. Musika. Jose Luis Franzesenari elkarrizketa bere agurrean.
  • 26. Lanaren minak. Lan istripuez mediku, sindikatu, nagusi eta langileekin.
  • 36. Pilota. Aspe enpresak Mikel Goñi Azpeitira jokatzera ekarri nahi du saninazioetan. Ikusmin handia sortzen du hark.
  • 48. Normalizazioa. Uztarriak eta Kontseiluak Udalari berriro elkarrekin aritzeko dei egin diote. 2005etik etenda dago lankidetza.