Txosnek egitura berria izango dute aurten

Uztarria.eus 2007ko uzt. 25a, 13:07
Txosna bakoitzak aurtengo festetan izango duen lekua.

Denera bederatzi txosna izango dira

Gaur, asteazkena muntatuko dituzte

San Inazio festak gainean dira jada eta festa aurretik egin beharreko lanetan murgilduta dabil herria. Gaur (uztailak 25, asteazkena) hasi dira txosnak muntatzen beren ohiko lekuan, Berdura Plaza atzean. Aurten, hala ere, egitura berria izango dute txosnek. Forma borobilagoa eman nahi izan zaie. Eskenatokia aurrekoetan baino atzerago muntatuko dute. Horrekin txosnei egitura bilduagoa ematea nahi izan dute. Denera bederatzi txosna izango dira eta beste bat jarriko du Etxeratek bokadiloekin. Alboko irudian duzue txosnen kokalekua zehaztuta.

.1.EHE
2.Rally
3.Amnistia
4.Gazte mugimendua
5.EAE-ANV
6.Aurrera
7.Gaztetxie
8.Bilgune Feminista
9.Uztarria

.