Uztarriaren 86. zenbakia argitaratu berri da

Uztarria.eus 2007ko uzt. 10a, 15:07

Ilunpe pilota elkarteak 25. urteurrena ospatuko du aurten. Bigarren postua lortu dute Herriarteko Txapelketan. Uztarria finalean izan zen

San Joan sua, Mikel Aiestaran kazetaria, Sahararen aldeko eguna, Mikel Zalbide euskaltzaina eta beste hainbat gai bildu ditu zenbaki honek

Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkariaren 86. zenbakia kalean da jada. Uztaileko zenbakian honako gai hauek landu ditu Uztarriak:

-Arinkeria Jon LarraƱagak bere artikuluan udakoa bestien eta politikarien jardunaren konparaketa egin du.

-Mikel Aiestaran. Munduko hamaika txokotan izana da kazetari. Azkenaldian, Ekialde Hurbilean dabil.

-Klik. Gero eta gazte gutxiagok prestatzen dute San Joan sua.

-Ilunpe elkartea. 25. urteurrena ospatuko da aurten. Sasoian da.

-Sahararrak. Uztailaren 21ean Sahararren Eguna izango da Azpeitian, eta hango berri emango dute.

-Mikel Zalbide. Patxi Altuna zenaren lekua hartu du Euskaltzaindian, eta honek euskararen alde egindako lana azpimarratu du.

Uztailean bi aldizkari

Uztailean bi aldizkari aterako ditu Uztarriak. Kaleratu berria da bata, eta bestea, San Inazio jaietarako aterako da.