Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du larunbatean Esklabetan

Uztarria.eus 2007ko uzt. 6a, 13:07

Esklabetako elizako organo berria inauguratuko dute ekitaldian

Bihar (larunbata), 20:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da

Bihar (uztailak 7, larunbata) Donostiako Orfeoiak kontzertua eskainiko du Azpeitiko Esklabetako elizan. Azpeitiko Udaleko Kultura sailak, Asteburu Musikalak egitasmoaren baitan antolatu du kontzertua.

Emanaldiaren funtsa Esklabetako elizan muntatu berri duten organo berriaren inaugurazioa izango da. Donostiako Orfeoia arituko da, batetik, eta, bestetik, organo berria jotzen Gerardo Rifon organo-jotzailea ariko da. Sainz Alfarok zuzenduta, musika sakratua interpretatuko dute. 20:00etan hasiko da kontzertua eta sarrera doan izango da.

Egitaraua

Aita Gurea (P.Madina)

Cantata 140 (J.S.Bach) "Gloria sei dir gesungen"

Cantata 147 (J.S.Bach) "Wol mir dass..."

Ave Verum Corpus, K.618 (W.A.Mozart)

Requiem (J.Brahms) "Wie lieblich sind deine..."

Salmo 43. zenbakia (F.Mendelssohn)

Pie Jesu (A.Lloyd Weber)

Bakarlariak:

Ana Salaberria, sopranoa

Raquel Lizarza, mezzo sopranoa

Ave Maria (J.Busto)

Cantique de Jean Racine (G.Fauré)

Cavalleria Rusticiana (P.Mascagni) "Regina Coeli"