Sutea izan da Agirre auzunean

Uztarria.eus 2007ko eka. 29a, 16:06
Agirre auzune 1eko 4. solairuan gertatu da ezbeharra (Irene Elorza).

Sutan zen zartagin batek eragin du sua

Agirre auzune 1eko 4. solairuan gertatu da ezbeharra

Gaur, ostirala, 12:10ean sutea izan da Azpeitiko Agirre auzunean. Sua itzaltzen aritu diren suhiltzaileen arabera, sutan zen zartagin batek eragin du sua.

Agirre auzune 1eko 4. solairuan gertatu da ezbeharra eta, antza denez, zartagin batek su hartu du eta sua estraktoreraino zabaldu da. Suaz ohartu eta sukaldean zen emakumea sua itzaltzen saiatu da baina sugarrek indarra hartu dute. Gizon bat zegoen momentu horretan etxean lo eta etxetik atera behar izan dute. Ordu laurden batean bukatu dute lana suhiltzaileek.