Pourra'07 martxan da

Uztarria.eus 2007ko eka. 29a, 14:06

Tourraz lehiaketa antolatu du Uztarriak, zazpigarren urtez

Apustuak egiteko aukera dago herriko taberna batzuetan (Amaia, Etxe-Zuri, Iraurgi SB eta Errekan), Ciclos Beni eta Aitzaki Kirolak dendetan, eta Uztarrian bertan

www.uztarria.com/pourra/2007

Laster hasiko da Frantziako Tourra; uztarilaren 7an, San Fermin egunez. Eta Azpeitian, Uztarriak Pourra antolatu du, azkeneko sei urteetan bezala.

Jarraipena, webgune honetan

Pourra, oso-osorik, webgune honetan jarrai daiteke. Helbidea, hauxe:

Hor aurkituko dituzue parte hartzeko arauak, izen-emate orria, sarien banaketa nola egingo den...

Aurtengo Pourrak iazko eta aurreko urteetako sistema eta funtzionamendu bera izango du. Bederatzi txirrindulari aukeratu beharko dira, ordenean, eta Tourra bukatzean banatuko ditugu sariak.

Eztabaida ere ireki dugu. Han bota zuen iritziak, baietz nik irabazi eta horrelako erronkak!

Zer egin parte hartzeko?

Oso erraza da.

1). Inprimatu iskripzio orria (pdf formatua). Edo, bestela, Etxe-Zuri, Amaia, Iraurgi SB eta Erreka tabernetan, edo Ciclos Beni eta Aitzaki Kirolak dendetan aurkituko dituzu; hartu handik. Uztarriaren egoitzan ere baduzue aukera.

2). Bete hor eskatzen diren datu guztiak. Txirrindulariak aukeratzeko, adibidez, begiratu aurreko urteeko Pourrak

3). Utzi izen-emate orri hori lehen aipatutako toki laguntzaileren batean, 15 eurorekin batera. Edo, bestela, Uztarrian bertan.

4). Eta jarraitu Pourraren garapena, webgune honetan.

Txirrindulariak

Pourran, tropel osoko edozein bederatzi txirrindulari har daitezke. Adibidez, sailkapen orokorrean ondo ibiliko direla uste dugunak; edo esprinterrak; mendirako ere norbait hartzea komeni... Bederatzi txirrindulari, bederatzi soilik. Eta zeinek hartuko dute parte? Tropela.net-en ikusi

Sariak

Sariak honako hauek izango dira, Oinarriak atalean azaldu bezala.

1). Jasotako diruaren %40.

2). Jasotako diruaren %20.

3). Jasotako diruaren %10.

Gainerako %30, Uztarriari laguntzeko izango da.

Sari gehiago

Horiez gain, aurten beste sari batzuk ere banatuko ditugu (postua zehaztuko dugu, partaide kopurua jakindakoan):

  • Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria.
  • Mireia Epelde txirrindulariaren elastikoa.
  • Tiobiboetarako 30 euroko balea (Udalaren laguntzaz).
  • Uztarriaren sariak.
  • ...

Sariak San Inazio bezperan banatuko ditugu, Uztarriaren txosnan, 20:00etan.

Gogoratu helbideak: