Antzerki Topaketetako kartelak ikusgai daude Betharramdarretan

Uztarria.eus 2007ko eka. 18a, 18:06

Ekainaren 25era bitarte izango da erakusketa

Aurten ere ikusleek aukeratuko dute kartel irabazlea

XXV. edizioa beteko dute Azpeitian egin izan diren Euskal Antzerki Topaketek. Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak, topaketei begira, kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Aurtengo lehiaketak 30 lan jaso ditu eta dagoeneko ikusgai daude lan horiek Betharramdarretako erakusketa aretoan.

18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik erakusketa aste tartean. Larunbat eta igandeetan, berriz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita. Aurten ere ikusleek erabakiko dute kartel irabazlea zein izango den.

.1983. urtetik

.1983. urtetik urtero antolatu dira Euskal Antzerki Topaketak. 1983tik antolatzen dira Antzerki Topaketak 1983an antolatu ziren aurrenekoz Azpeitian Euskarazko antzerkiaren topaketak eta orduzgero urtero antolatu dira. Gaur egun, antzerki profesionala, antzerki amateurra, eskola antzerkia, familia antzerkia, omenaldiak, liburuak eta irrati-lehiaketak osatzen dute Euskal Antzerki Topaketak.