Udal Euskaltegian irakasle lan-poltsa osatzen hasi dira

Uztarria.eus | Euskara
2007ko mai. 29a, 13:05

Eskaerak ekainaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dira

Informazio gehiago Udaleko erregistro orokorrean jaso ahalko da

Azpeitiko Udalak Udal Euskaltegian euskara irakasle lan poltsa sortzeko deialdia ireki du. Deialdia magisteritza, unibertsitateko diplomatura edo unibertsitateko lizentziatura egina dutenei dago zuzenduta.

Interesa dutenek ekainaren 13a baino lehen aurkeztu beharko dute eskaera, Azpeitiko Udaleko erregistro orokorrean. Leku berean jaso ahalko dira deialdiaren oinarriak eta eskabide-ereduak.

Dokumentuak aurrerago aurkeztu beharko dira, oraingoz, eskabidea betetzea nahikoa baita.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu