Azpeitia ia finalerdietan da herriarteko pilota txapelketan

Uztarria.eus | Kirolak
2007ko mai. 26a, 20:05

0-3 irabazi zuen ostiralean Oiartzunen

Ostiral honetan izango dira itzuliko partidak, Frontoi Txikin

Ostiralean jokatu zuten Oiartzunek eta Azpeitiak, han, herriarteko pilota txapelketako final-laurdenetako lehen itzulia, eta Azpeitiak 0-3 irabazi zuen. Beraz, ezusterik ezean, finalerdietara sailkatuko da. Ostiral honetan jokatuko dituzte itzuliko partidak Azpeitian, 22:00etatik aurrera Frontoi Txikin.

Madalensoro frontoian jokatu zuten ostiralean. Azpeitiko kadeteek 15-22 irabazi zieten oiartzuarrei, jubenilek 4-22 eta nagusienek 9-22.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu