Azpeitian 11.135 lagunek dute botoa emateko eskubidea

Uztarria.com 2007ko mai. 26a, 12:05

Igande honetan izango dira udal eta foru hauteskundeak

Gauean herriko emaitzak jarriko ditu uztarria.com-ek; 'Urola Kostako Hitza'-k zenbaki berezia aterako du astelehenean

Bukatu da udal (eta foru) hauteskunde kanpaina, eta bihar (igandea) izango da botoa emateko aukera. Azpeitian 11.135 lagunek daukate botoa emateko eskubidea.

Goizeko bederatzietan irekiko dituzte hautes kutxak. Itxi, gaueko zortziretan.

Azpeitiak daukan biztanleriaren arabera (13.500 pasa), udaletxean 17 zinegotzi izatea egokitzen zaio.

Azpeitiarrek udal hauteskundeetan EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE eta PPri bozkatzeko aukera izango dute. Hain zuzen, Julian Eizmendi (EAJ), IƱaki Errazkin (EAE-ANV), Manuel Unanue (EA), Juan Karlos Arellano (Aralar-EB/Berdeak), Manoli Uranga (PSE-EE) eta Julia Tercero (PP) dira alkategaiak.

Duela lau urteko emaitza ofizialen arabera, EAJ-EA koalizioak 15 zinegotzi lortu zituen, PSE-EEk eta PPk bana. Habea plataforma baliogabe utzi zuten Espainiako auzitegiek baina, haren botoak kontuan hartuta, 4 zinegotzi lortu zituen; beste 13ak, EAJ-EAk.

Uztarria.com-ek igande gauean jarraipena egingo die Azpeitiko udal hauteskundeei: emaitza orokorrak jarriko ditu, mahaietako boto kopuruak, zinegotzi banaketa, alkategaien erreakzioak...

Hauteskundeei jarraipen berezia egin die Uztarriak.

Urola Kostako Hitza egunkariak hauteskundeez zenbaki berezia aterako du astelehenean (bertako bazkideetakoa da Uztarria).