Jarraipen berezia udal hauteskundeei uztarria.com-en

Uztarria.eus 2007ko mai. 16a, 13:05

uztarria.com/gaiak/hauteskundeak-2007 atalean, herriko orain arteko emaitza denak daude, hautagaiak...

Alkategaien elkarrizketa digitalak eta bideo mezuak egin ahala igoko ditu

Maiatzaren 27an izango dira udal (eta foru) hauteskundeak, eta uztarria.com-en jarraipen berezia egingo diegu. Ari gara egiten dagoeneko.

Hala, webean Azpeitiko udal bozei buruzko atala sortu dugu: uztarria.com/gaiak/hauteskundeak-2007.

Webeko tarte berezia zabaldu ahala, EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE eta PPren alkategaien marrazkiak daude, Enok-ek aldizkarirako egin dituenak.

Orrialde bereziko edukiak:

Informazioa

Kronika. Udal hauteskunde hauei buruzko kronika, azapel gisa.
Programak. EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE eta PPren hauteskunde programak, laburtuta, eta atalka emanda.
Emaitzak.
-1979tik Azpeitian izan diren udal hauteskundeetako emaitzak: boto eta zinegotzi kopuruak.
-1977tik izan diren hauteskunde eta erreferendum guztietako Azpeitiko emaitzak.
Zure pronostikoa? Azpeitiko aurtengo udal hauteskundeez pronostikoak egiteko aukera dute irakurleek.
Egin zure kalkulua Sustatun. D’Hont legea segituta banatzen dira zinegotziak, eta sustatu.com-ek kalkuluak egiteko aukera jarri du. Hara egin dugu lotura, jendeak ‘jolas’ egin dezan zenbakiekin. Azpeitiko kalkuluak egitean, kontuan hartu behar da herrian 8.000-8.500 botoko parte-hartzea izan ohi dela eta 17 zinegotzi daudela jokoan. Ohar bat: boto kopuruak jartzean, milatik gorakoak ez jarri puntuarekin (honela: 2321, 1732…).

Albistegia

Udal hauteskundeez, hautagaiez... Azpeitian egondako albisteak-eta sartzen ari gara, eta joango gara.

Alderdien atala

Elkarrizketa digitalak. EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE eta PPko alkategaiei eskaini diegu aukera, irakurleen galderak erantzun ditzaten. Oraingoz, Juan Karlos Arellano Aralar-EB/Berdeetakoarekin egin dugu. Egindako elkarrizketa on-line denak egongo dira ikusgai azpiatal honetan, izan ahala.
Bideo mezuak. Hemen ere haiei denei eman diegu aukera. Oraingoz, Arellano (Aralar-EB/Berdeak) eta Julia Tercerorenak (PP) daude ikusgai. Hemen ere egindako denak jarriko ditugu ikusgai, izan ahala.
Aldizkariko elkarrizketak. EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE eta PPko alkategaiei egindakoak. AASkoaren iritzia ere bai.
Hautagaiak. EAJ, EAE-ANV, EA, Aralar-EB/Berdeak, PSE-EE, PP eta AASko hautagaien argazkiak eta datuak.
Programak osorik. Bakoitzaren programa osoak eduki ahala, horiek ere sartuko ditugu, PDF modura. Oraingoz, Aralar-EB/Berdeetakoa lortu eta jarri dugu.
Alderdiak webak. Alderdi bakoitzaren webgunera lotura, irakurleak haiei buruz gauza zehatzagoak-eta jakin nahi baditu.

Herri aldizkariak ere jarraipen berezia egin dio

Uztarria herri aldizkariak ere jarraipen berezia egin die Azpeitiko udal hauteskundeei maiatzeko zenbakian, 18 orrialde egin dituelako hauteskundeei buruz. Bertako eduki batzuk webeko atal honetan daude.