Zer egin dugu?

Juankar Arellano (Aralar-Ezker Batua/Berdeak koalizioko zerrendaburua 2007ko mai. 9a, 12:05

Juan Karlos Arellano, Aralar-Ezker Batua/Berdeak koalizioko zerrendaburuak Udalak atera berri duen eskuliburuaz idatzitako iritzi artikulua da honakoa

Eskertzekoa da bai, tarteka udalbatzordeak egin duenaren berri ematea bai, hauteskunde garaian bada ere. Poztu egin naiz ez direlako gora begira egon eta zenbat gauza egin, eta atera, diren eskuliburu horretan, lanaren emaitza izanik ere.

Dena den, zenbait zertzeladatan aipamen batzuk. Bata da egindakoa, eta bestea egiteko dagoena. Etxebizitza politikan 9 tasatuak (bakarrik) egin dira. Beste guztia tramitaziotan eta proiektuetan. Hitzarmenak pila bat. Egin diren gauza asko diputazioak egindakoak dira, hala nola errotondak, obra orokorretan edota jaurlaritzaren menpean egindakoak, institutu berria adibidez, kudeaketa egokia izan da beraz, beste instituzioekin egindakoa. Hitzarmenak berriro. Inbertsioak ez dira aparte aurreikusten, agian ez da nahikorik egin eta besteekin ezkutatzen dira.

Alor guztiak ukitu dira ,batzuk zabalago besteak motzago. Nabarmenena ordea, nire uztez, kulturakoa egin zait. Soreasu kulturgunea martxan. Horrela dio, badirudi besterik ez dagoela eta azken lau urte honetan besterik egiteari utzi dela. Esanguratsua benetan, zerbait gehiago egin delakoan nengoen.

Arlo sozialean, gauza asko aipatzen da, ugari , orokorrean obrak, handitzeak , egokitzapenak, antolaketak, inbertsio handirik gabe (etorkizunari begira) . Hitzarmen gehiago. Zenbait zerbitzu zein ondarean ere hanka motz ibili garela esango nuke. Beste zerbaitetan ba ... besterik gabe ez zait batere erakargarri egin. Betiko festak eta horrelakoak.

Bigarrenez, esan behar dut datu ekonomikoak izan direla gehien harritu nautenak, eta herritar xume bezala, oso datu esanguratsuak direlakoan nago. Udalean erabiltzen diren kopuruak handiak dira zalantzarik gabe baina datu bat falta zait, hobeto esanda ez dut behar den bezala ulertu, hau zorrarena da. Zergatik zorpetze maila % 6 an ipintzen da eta ez kopurutan, beste datuak bezala. Herritar bezala, zer eta nori zor diogun jakitea ere beharrezkoa da, gure eskubidea delako. Ehuneko hori aurrekontuarena da, hau da milloi terdi euro.?

Amaitzeko, honekin ez dut inongo polemikarik sortu nahi, zenbait adierazpen azaldu baizik. Datorren legealdian hor izango naizelakoan, (hautesleak horrela nahi badute behintzat) nire ikuspuntua azaldu besterik ez eta nolakoa izango naizen adierazi. Denbora gutxi elkarrekin lanean izango naizelakoan.