Altuna y Uriak egingo du Eliz kaleko hiritartzea

Urola Kostako Hitza 2007ko mai. 9a, 11:05
Eliz kalea.

.618.646 euroko prezioa du kontratuak

Lanak lau hilabete eta erdian bukatzea aurreikusi dute (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko hirigunea hiritartzeko proiektuaren hirugarren fasearen baitako lanak Altuna y Uria enpresari esleitzea erabaki du Azpeitiko alkateak.

Alkateak 2007ko otsailaren 23an emandako ebazpenaren bidez onartu zen Alde Zaharreko Urbanizazio Proiektuaren hirugarren fasea, Eliz kalekoa. Joan den apirilaren 27an, lanen kontratua Altuna y Uriari esleitzea erabaki zuen Julian Eizmendi alkateak.

Kontratuaren prezioa 618.646,86 eurokoa da, %16ko BEZa barne. Kopuru horren barruan sartzen dira zergak, gastuak eta zergen arloko edozein tasa, baita esleipena jaso duenaren industria onura eta garraio gastuak ere. Lau hilabete eta erdian egingo dira lanak.