Babes ofizialeko etxe tasatuetan izena emateko epea irekita

Urola Kostako Hitza 2007ko api. 30a, 16:04

Maiatzaren 2tik ekainaren 15a arte eman ahal izango da izena Azpeitia Lantzenen

Etxeen batez besteko prezioa 170.000 eta 201.000 euroen artekoa da (Urola Kostako Hitza)

Nuarben, Enparan kalean eta kuartel zaharrean egingo dituzten Babes Ofizialeko Etxebizitza tasatuetarako baldintzak onartu zituzten osteguneko udalbatzarrean. Etxe horiek behin betiko tasatu izendapena dute. Horiek eskuratu ahal izateko, datorren asteazkenetik ekainaren 15a arte eman ahal izango da izena Azpeitia Lantzenen, Oraingoz, ez da dokumenturik aurkeztu behar, instantzia betetzea nahikoa da.

Nuarben egingo dituzten bederatzi etxeetarako 2006ko gutxieneko diru-sarrera 9.000 eurokoa da; Enparaneko 7 etxeetarako eta kuartel zaharreko 18etarako 12.000koa.

Nuarbeko etxeen batez besteko prezioa 171.687 eurokoa da, kuartelekoen bataz bestekoa 201.807eurokoa eta Enparan kalekoena 177.710 ekoa da. Nuarbeko eta kuartel zaharreko etxeek hiru logela, biltegia eta garajea dituzte. Enparan kalekoak apartamentuak dira, biltegiarekin eta garajerik gabe.