Manoli Uranga: "Erabakiak autonomiaz hartu nahi ditut, beste alderdiekin loturarik izan gabe"

Uztarria.eus | Politika
2007ko api. 27a, 13:04

Gaur, ostirala, aurkeztu du PSE-EE alderdiak Manoli Urangaren kandidatura

Azken lau urtean zinegotzia izan da Uranga Azpeitian

Manuel Huertas eta Manoli Uranga PSE-EEren kandidatura aurkezten Sindikatu Zaharrean.  Argazki originala

Gaur, ostirala, PSE-EE alderdiak Manoli Urangaren kandidatura aurkeztu du legegintzaldi berrirako. Urangak aurkezpenean lagun izan du Manuel Huertas, Gipuzkoako PSE-EEko presidentea eta Kongresuko diputatua. Uranga azken lau urtean zinegotzia izan da Azpeitiko Udalean. Bere hitzetan, futbol zelai artifiziala, bidegorriak, Urrestillako anbulatorioa eta alde zaharraren bizi berritzearen alde aritu izan da, besteak beste. Datozen lau urterako beste alderdiekin inolako loturarik izan gabe, "erabakiak autonomiaz" hartu nahi dituela azaldu du.

Manuel Huertas-ek egin du Manoli Urangaren ibilbidearen aipamena. "Hasi Comisiones Obreras-en, Partido Comunista de EspaƱa-n ibili zen gero eta PSE-EE alderdian dabil egun" esan du. Huertas-ek azaldu du Francoren diktaduraren jazarpena jasan zuela hasiera batean eta, hainbat urtetan, ETAk mehatxatua bizi izan dela. "Bere ibilbide guztian, Urangak konpromiso sozial handia erakutsi du eta eskolta eraman behar izan badu ere, ez da bere pentsaera aldatu" dio.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu