Bayrou irabazle Hazparnen

Uztarria.eus 2007ko api. 23a, 14:04

Politikari zentristak %31,18 lortu zuen atzo Lapurdiko herrian Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian, Sarkozy eskuindarrak %25,9, Royal sozialistak %19,9; azkeneko biek egin dute aurrera

Hazparne eta Azpeitia senidetuta daude 80ko harmakadatik

Francois Bayrou (UDF) zentrista izan da Hazparnen (Lapurdi) irabazle Frantziako Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulian, %98,69 zenbatu ondoren. 1.241 boto lortu zituen atzo (igandea), %31,18.

Nicolas Sarkozy (UMP) eskuindarra izan da bigarren Hazparnen, 1.031 botorekin (%25,9). Segolene Royal sozialista (PS) hirugarren, 792rekin (%19,9). Laugarren, Jean Marie Le Pen (FN) eskuin muturrekoa, 308rekin (%7,74). Bosgarren, Olivier Besancenot (LCR) troskista, 186rekin (%4,67). Seigarren, Jose Bove (AU) altermundialista, 99rekin (%2,49). Beste sei hautagaik ere lortu dituzte botoak, 93 eta 16 bitartean.

Hazparneko alkatea ez da Bayrouren alderdikoa, UMPkoa baizik: Jacques Coumet.

Atzo han 4.549 boto-emaile zeuden erroldan, eta parte-hartzea %88,66koa izan da.

Frantziako Estatuan Sarkozyk irabazi du (%31,18) eta Royal izan da bigarren (%25,87). Bayrou izan da hirugarren, (%18,57). Le Pen laugarren (%10,44). Ondorioz, Sarkozy eta Royal pasatu dira Presidentetzarako bozetako bigarren itzulirako —maiatzaren 6an izango dira—, eta bietako bat izango da presidente. Parte-hartzea %83,77koa izan da.

Ipar Euskal Herrian Sarkozy bera garaile, %30ekin. Bigarren, Bayrou (%25). Hirugarren, Royal (%24).

Hazparne eta Azpeitia senidetuta daude 80ko harmakada erdialdetik.