Gaur ekingo diote futbito txapelketari

Uztarria.eus 2007ko api. 10a, 12:04
VIII. Futbito Txapelketa iragartzen zuen kartela. Aurtengoa 11. edizioa da.

Denera 20 taldek parte hartuko dute

Duela 11 urte antolatu zuen aurrenekoz Azpeitian Gazteok Zer?!-ek futbito txapelketa

Gaur, asteartea, hasiko da Azpeitiko Gazte Asanbladak antolatutako futbito txapelketa. Joan den asteartean egin zuten bilera Gaztetxean eta, antolatzaileek azaldutakoaren arabera, 20 bat taldek izena emana dute. Finaleko egunera bitartean, Betharramistetan ariko dira partidak jokatzen. Astelehenetik ostiralera 19:00etatik 21:00etara izango dira partidak.

Azpeitiko Gazte Asanbladak antolatu du aurtengo futbito txapelketa. Azpeitian Gazteok Zer?! taldeari hartua dio txapelketa antolatzeko ardura. Duela 11 urte antolatu zuen lehen aldiz Azpeitian Gazteok Zer?!-ek txapelketa.