Danborradako liburuaren dirua talde boluntarioei eman diete

Urola Kostako Hitza 2007ko mar. 18a, 12:03
Udaleko eta boluntarioen taldeetako ordezkariak (Osasun Pastoralekoak ezik) atzoko banaketan.

Udalak 5.000 euro banatu ditu

Odol-emaileak, Txolarte, Nagusilan, Kattalin eta Osasun Pastorala izan dira aukeratutako taldeak

(Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udalak danborradaren 50. urteurrena zela-eta atera zuen liburuak oso harrera ona izan du eta bertan jasotako dirua borondatez lan egiten duten eta herri mailan jarduten duten taldeei banatu die Udalak.

.5.000 euro banatu ditu, talde bakoitzari mila euro emanez. Diru gehiago lortu arren, ekitaldia bera ordaintzeko ere erabili zuten. Taldeak odol-emaileak, Txolarte, Nagusilan, Kattalin eta Osasun Pastorala dira.