Urrestillako Ibaigain Jubilatuen Elkarteko Batzordea berritzeko deia

Urola Kostako Hitza 2007ko ots. 28a, 10:02
Ibaigain elkartea irekiera egunean

Martxoaren 11 bitartean jasoko dira hautagaien izenak postontzian

Batzordea sei lagunez osatua da

(Urola Kostako Hitza)

Urtebete egitera doan honetan, urtero egin nahi duten bezala, Ibaigain Elkarteko Batzordea berrituko da datozen egunetan.

Batzordea sei lagunez osatuta dago eta horietatik hiru urtero aldatuko dituzte. Honela, batzordekide bakoitzak bi urtetik gorako jarduna ez izatea lortu nahi dute. Orain beraz, batzordearen berritzko eta utziko duten hiru kideen ordezkoak bilatzeko unea da.

Martxoaren 11 bitartean bazkide bakoitzak hiru izen idatzita orri bat botako du postontzira. Batzordeak jaso eta martxoaren 13rako zerrenda prestatuko du, izen horien arabera. Eta, azkenik, egun horretan, 17:00etan, elkartean bertan, zerrendagaiak hautatuko dituzte. Elkarteak, parte hartzeko deia egin die bazkide guztiei.