Jorge Elorduik utzi egin du Iraurgi SB

Uztarria.eus | Kirolak
2007ko ots. 28a, 11:02

Atzo bertan Farho Gijonen eskaintza jaso eta onartu egin zuen

David Rodriguez bigarren entrenatzaileak hartu du lekukoa

'Urola Kostako Hitza'-n Elorduiri egindako elkarrizketa

Jorge Elordui ezkerrean eta David Rodriguez entrenatzaile berria (Iraurgi SBren web orritik hartutako argazkia).  Argazki originala

Jorge Elorduik Iraurgi SB Lan Mobel uztea erabaki du. Atzo bertan gertatu zen dena. Iraurgiko entrenatzaileak eskaintza jaso zuen Calefacciones Farho Gijon taldetik eta onartu egin zuen, denen ezusterako. Espainiako LEB 1 Ligan dago Xixongo taldea eta une honetan azkeneko postuan daude. Elorduik gaur goizean bertan entrenamendua du han.

David Rodriguez donostiarra da orain Iraurgiko entrenatzaile berria. Lolo Encinas, Elorduiren aurretik zegoen entrenatzaileak ekarri zuen Rodriguez Iraurgira, eta denbora horretan guztian bigarren entrenatzailea izan da orain arte.

Elorduirekin zortzi partidatatik sei irabazi

Elorduik zortzi partida egin ditu Lan Mobel ISB taldearekin Espainiako EBA Ligan. Partida horietatik sei irabazi ditu taldeak eta bi galdu. Bosgarren postuan daude orain, hirugarrenarekin berdinduta. Lehen hirurek jokatuko dute igoera fasea jokatzeko kanporaketa. Zazpi partida falta dira EBAko Liga bukatzeko.

'Urola Kostako Hitza'-n Elorduiri egindako elkarrizketa

Bidali:  

Erantzunak

IoSu | 2007-02-28 : 18:02

Aupa!
Nik uste det Iraurgi bere tranpan eroi dala. Hainbeste PROFESIONALIZAU horrekin azkenien ekipue gohitik behera puskatzen ai da.
Lelengo ta behin, Lolo Encinas kalea, lan txukune hain zan eiten, Iraurgik beak baino presupuesto haundiyoko ekipuek baino hobeto zijunien, kanpoa. Momentu hartan, Iraurgiko direktiba eo jendiek "papelak galdu" zitun.
Handik pixkatea, De Miguelek aldein, entrenadore berri honek izen'e, Ivanovicen pare, 7 jugadorekin jokatze zun da. Ibargutxi 40 minututan pistan (Ligako 1 onenetako bat), ta oain base suplenteik ez, en fin,,,
Oain berriz hau, entrenadoriek alde. Tenporadako momentu fuertiena hasi ber danien, han geratze gea, bigarren entrenadore zeon David Rodriguez oso ona omen da ta ia aurrea atetzeun ekipue,,
Baino, ta hurrungo urtien ze¿?
Nik ustet Astearte Karnabalien Eliz Kalien pintautako bigotiekin zabilen Mosketero harek'e bueltau berkoula pistata,,,
AUPA IRAURGI!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu