Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako izen-emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2007ko ots. 26a, 12:02
Maratoi erdia iragartzen duen iazko kartela.

Dendetan ez ezik, Internet bidez ere eman ahal izango da izena

Martxoaren 31n izango da proba, 16:30etik aurrera

Azkoitia-Azpeitia nazioarteko maratoi erdirako dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Diego Garciaren omenezko proba martxoaren 31n izango da, korrikalari azkoitiarra hil zela sei urte betetzeko diren egunean.

Lasterketarako izen-ematea eskualdeko hainbat dendetan egin ahalko da. 15 euro ordaindu beharko da dendetan izena ematea, eta Aradi eta Aitzaki kirol dendetan egongo da horretarako aukera. Izen-ematea Internet bide eginez gero, berriz, 13 euro ordaindu beharko dira. Lasterketa egunean bertan ere aukera egongo da: 11:00etatik 13:00etara egin beharko da, Hotel Loiolan edo Azkoitiko Udaletxearen arkupetan.

Lasterketa martxoaren 31n izango da, 16:30etan hasita. Diego Garcia izenaz ezaguna den zirkuituak 21 kilometro eta 97 metro izango ditu. Azkoitian hasi eta Loiolako Ibilbidean bukatuko da.

(Informazio gehiago eta izen ematea hemen)