Urtegiko bide gorria edo marroia?

Gurutz Gurrutxaga 2007ko ots. 24a, 17:02

Badira hiru bat hilabete hasiak direla Ibai-Ederreko urtegiko edota "Nuarbeko Pantanoko" lanak; hain zuzen ere Matxinbentako errepide azpitik nolabait esateko bidegorri edo bidexka paralelo bat egiten.

Eragozpenak obra guztiek dakartzate, eta normala izaten dira, trafikoa guztiz mozten ez bada behintzat, semaforoak, kamioiak, hautsa, betiko gauzak. Baina nire ustean normala ez dena da egunero bidea erabat lokaztuta aurkitzea, batzutan garbitua, bestetan ez (gehienean).

Orain gutxi karril bat "itxi" dute bertako makinak ibiltzeko eta egia esan soluzio moduko bat izan zen bere garaian, beste karrila nahiko txukun mantentzen zelako, baina orain nola errepidea ez duten garbitzen, "txukun" zegoena ere zikintzen ari da eta nola gainera, eta eskerrak aspaldi euririk egin ez duela, bestela honezkero lur gaineko rallyetan irteteko moduko abilezia izango genuke egunero bide hortan ibiltzen garenok.

Nik ez dakit norena izango den arazo honen konponbidea, Altuna y Uria (bera ari da lanak egiten) Azpeitiko udala edo Foru Aldundiarena. Berauek bertatik ez dira askotan pasatzen dirudienez, egoera kaxkar hau ikusteko eta erabaki on bat hartzeko.

Eta azkenik, neure buruari egiten diodan galdera bat: normala ote 15 kilometrotako tartean 3, 4, 5 semaforo egotea egunero jendeari 15-20 minutu galduarazten? Landetatik hasi eta Mandubiko gaina artean, Atxubiaga inguruko obrak, urtegiko bide marroia, eta hortik aurrera bidea seinalizatzen batzutan 2-3 semafororekin.

Dirudienez inork ez du gauza hau ikusten. Azpeitia urtegian bukatzen ote?