Larunbatean Urrezko Aizkorako finalak jokatuko dira Izarraitzen

Uztarria.eus 2007ko ots. 23a, 10:02

Nagusietan Nazabal eta Lopez dira faborito; gazteetan, berriz, Atutxa eta Aldape

Bihar, larunbata, Urrezko Aizkorako binakako finalak jokatuko dira Izarraitz pilotalekuan. 23:00etan hasiko dira finalak eta bi mailatako finalak jokatuko dira; nagusiak eta 23 urtez azpikoak.

Nagusien mailan Floren Nazabal eta Juan Jose Lopez dira faborito. Hala ere, Donato Larretxeak eta Joxe Juan Barberenak ere aukera handiak dituzte irabazteko. 23 urtez azpikoetan, berriz, Aitzol Atutxa eta Unai Aldapek jokatuko dute Jon Rekondo eta Ander Erasunen kontra.

Ikusi albistea Berria.info -n