Gaur egingo dute Soreasuko garajeen lehen zozketa

Uztarria.eus 2007ko ots. 13a, 13:02

.17:00etatik aurrera, garajeak aukeratzeko zerrenda osatzen hasiko dira

Aurrerago, bigarren zozketa egitea aurreikusita dago

Bihar, asteazkena, egingo dute Soreasuko lurpeko garajeen lehenengo zozketa. Joan den urtarrilean zen egitekoa garajeen zozketa baina Ā“arazo tekniko eta administratiboakĀ” zirela medio Udalak atzera bota zuen. Bihar egingo den zozketan 3 partehartzaile berri izango dira; 39 lagun izango dira guztira. Bestalde, aurreko zozketara aurkeztutako hiru lagun ez dira aurkeztuko biharko zozketara arrazoi ezberdinak direla eta.

Behin zozketa eginda, 17:00etan, garajeak aukeratzen hasiko dira, zerrendaren arabera. Zozketaren emaitzen arabera, zerrendan aurrena gelditu denak izango du nahi duen garajea hautatzeko aukera, eta hortik behera jarraituko du aukeraketak.

Udaleko Kontratazio Organoak bigarren zozketa egitea aurreikusita dauka. Oraindik arauak ezarri ez badituzte ere, 6 lagun bigarren zozketarako izendatuak daude. Bihar egingo den zozketaren ondoren egingo du bigarren zozketarako deialdia Udalak.

Albiste zaharragoak