Etxeberriari babesa emateko manifestazioa

Urola Kostako Hitza 2007ko ots. 12a, 10:02
Ostiralean plazatik abiatu zen manifestazioa.

Bonxeko kartzelara (Galizia) eraman dute Etxeberria

(Urola Kostako Hitza)

Haika-Segi auzian auziperatuta eta preso daukaten Garikoitz Etxeberria Kaferi babesa eman eta elkartasuna adierazteko, Azpeitiko ezker abertzaleak deituta manifestazioa egin zuten atzo iluntzean 300 lagun inguruk, «euskal gazteriaren defentsan eta konponbidearen alde». Gazte erakundeen aurkako auzian zigortutako beste 17 auziperaturekin batera atxilotu zuten Etxeberria, igandean, Bilboko Esperantza pilotalekuan. Donostian, Martutenen, preso eduki dute, baina atzo Bonxeko kartzelara (Lugo, Galizia) eraman zuten.