Kaldereroek inauteri giroa ekarriko dute

Uztarria.eus 2007ko ots. 9a, 17:02

Kaldereroen bisitak eta inauterietako abestiak biltzen dituen CDaren aurkezpena izango dira asteburu honetan

Artzai-Inudeen ekitaldian danborra jotzeko deialdia ireki du Udalak

Inauteri jaien atarian, Kaldereroak kalera ateratzeko garaia iritsi da. Honenbestez, bihar (otsailak 10) Kalderero gazteen jaialdia egingo dute, Zapo Txoko gaztelekuan 20:00etan. Ipuin kontalarien emanaldia ere izango da bertan.

Eta ondoren, 22:00etan, Ardozaleak Elkarteak antolatuta, Kaldereroen konpartsa Aranetik irtengo da. Laguntzaile moduan izango ditu Udal Musika Banda, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak eta ludotekako begiraleak.

Bukatzeko, 23:30ean herriko taldeek (12 Tribu, Segabathor eta Legen Beltza) Rock Kontzertua Enparantza Nagusian.

Igandean, berriz, Inauterietako CDa aurkeztuko da Udal Areto Nagusian, 12:30etan. Eta 13:00ean Udal Musika Banda eta Barrenetxea eta Musika Eskolako Abesbatzekin Inauterietako CD aurkezpen kontzertua izango da Enparantza Nagusian.

CDan 23 abesti bildu dira J.I. Aldalurrek konposatutakoak, J.A. Altunak bildu eta moldatutakoak eta J.L. Frantsesenak berak egindakoak eta moldatutako beste batzuk. Hauexek bildutako abestiak: Goiz Eresia, Lolita, Inauteriak, Soka Mutila, Udaberrian, Nere Andrea, Gure kuadrilan, Sarralle buru handi, Maitia nahi badezu, Ai, ai, ai, mutilak, Jeronimo, Kixkillun-Maskillun, Lo egiteagatik maitia, Alperrik izango dira, Antton Porru!!, Austin Atsegina, Tturrukuttukuttuku, Idiarena, Xirri bat, Bihotz eritua, Suzko Zezena, Azpeitiko neska gaztiek eta Sagardo Tokian. Igandean CDa erosteko aukera ere izango da udaletxeko arkupetan.

Artzai-inudeak

Aurtengo inauterietako Artzai Iñudeen ekitaldian danborjoleak berreskuratu nahi dira eta horretarako deialdi irekia egin du festa batzordeak. Danborjole bezala parte hartu nahi dutenek izena emateko entseguetara joan behar dute edo Udaleko kultur arlora deitu, 943 15 70 68 telefonora hain zuzen ere. Entseguak Itsasi dantza taldeak Jesus Mariatan (Loiolako Inazio Hiribidea, 26) duten egoitzan izango dira. Otsailak 16an izango da azken entsegua, leku eta ordu berberean, eta beraz, izena emateko azkeneko eguna.