Argazki Elkarteak danborradaz diskoa atera du

Urola Kostako Hitza 2007ko ots. 9a, 13:02

Bihar, larunbata (otsailaren 10ean) Sanagustinpean salduko dituzte CDak, 10 eurotan

Ateratako diruarekin azpiegitura digitalekin hornitu nahi dute elkartearen egoitza

Urola Kostako Hitza

Azpeitiko Argazki Elkarteak DVD bat egin du danborradaren 50. urteurrenarekin. Dagoeneko, danborradako talde eta elkarte guztietara ale bana banatu dute. Baina herritarrentzako ere salgai jarri dituzte diskoak, otsailaren 10ean, Sanagustinpean. 10 eurotan salduko dute.

Iluntzean, berriz, DVDa aurkeztuko dute proiekzio baten bidez. DVDak lau atal eta 300 argazki ditu. Argazki Elkarteak DVD hori saldu eta aterako duen diruarekin, "gure lokalak azpiegitura digitalekin hornitu nahi ditugu".