Azpeitiko Gida, www.uztarria.com web gunearen atal berria

Uztarria 2007ko ots. 5a, 17:02

Azpeitiko Gida Komertziala, herritarrentzako zerbitzu berria izateko helburuarekin jarri du sarean Uztarriak.

Azpeitiko negozioek bere orri propioa eduki dezakete.

Azpeitiko Gida atala sortu berri du Uztarriak bere web gunean; Azpeitiko komertzio edota negozio mota guztien gida. Bertan, herriko denda, taberna, arrandegi, ile-apaindegi, banku... eta abar agertzen dira, guztion eskura izango den informazio baliagarria emanez: telefonoak, helbideak, web guneak eta abar.

Azpeitiko Gidaren helburua Uztarria.com-en erabiltzaileei beste zerbitzu bat ematea da, une oro ikusgai egongo den direktorio baten bidez. Era berean, gidan agertzen diren negozio guztiei erakusleiho argi bat eskainiko zaie.

Herriko negozio guztiak (enpresa handiak ezik) agertzen dira gidan, beren identifikazio datuekin: izena, helbidea eta telefonoa. Hala ere, negozio horrentzat orri propio bat sortu daiteke gidaren barruan. Adibidez: www.uztarria.com/gida/sugoi.

Informazio orria edukitzeak baditu hainbat abantaila:

  • Negozioaren helbide propio bat izatea.
  • Datu gehiago jartzea: datu gehigarriak, deskribapena, logotipoa, argazkiak eta mapa bidezko kokapena.
  • Jardueraren araberako zerrendetan, negozioaren izena indar gehiagorekin erakustea.
  • www.uztarria.com-eko portadan, gidaren atalean, noizean behin negozioa azaltzea.
  • www.uztarria.com-eko bisitariengana hobeto iristeko aukera.
  • Google eta beste bilatzaileetan hobeto posizionatzea.

Beste bide batzuk ere badaude negozio bat promozionatzeko; epe laburrean beste aukera hauek ere eskainiko dira:

  • Blog komertzialak
  • Web gune propioak.

EREGI enpresa (Uztarriak sortutakoa) arduratuko da informazio orriak egin eta kudeatzeaz, Uztarriarekin elkarlanean. Harremanetarako, Uztarria edo EREGI enpresarekin zuzenean jarri behar da.

Gidan akatsen bat dagoela edo negozioren bat falta dela ikusiz gero, lehenbailehen abisatu mesedez.