Etxe Zuri aldetik, Santiago kalerako sarrera itxita autoentzat

Uztarria.eus 2007ko urt. 31a, 17:01

Irekita egongo diren bideen berri eman du Udaltzaingoak

Santiago kalerako sarrera itxita egongo da datorren hilabete osoan Etxezuri aldetik doazen autoentzako. Perez Arregi plazako lanengatik egongo da itxita pasabidea eta, horren ordez, Santiago kalera iristeko irekita egongo diren bideen berri eman du Udaltzaingoak.

Aste egunetan, 8:30etik 13:00etara, Erdi kaletik edo Enparantza Nagusitik sartu ahal izango da Eliz kalera eta hortik Santiago kalera. Irten, berriz, Enparantza Nagusitik irten beharko da.13:00etatik aurrera, hurrengo egunera arte, aste barruan baita ere, Enparango zubitik Plaza Txikira sartu eta Plaza Txikitik Eliz kalera igarota iritsi ahalko da Santiago kalera. Kasu honetan ere, Enparantza Nagusitik atera beharko da.

Aste bukaeretan, larunbateko 15:00retatik aurrera, Enparango zubitik sartu beharko da Plaza Txikira. Hortik, Eliz kalera igarota posible izango da Santiago kalera iristea. Asteburuan, Santiago kaletik irten nahi duenak hilerri aldetik irten beharko du, edo bestela, Parroki aurretik Eliz kalera pasa, handik Plaza Txikira eta Enparan kaletik behera joanda, zubitik irten beharko da.