Lapatxen konposta egiteko planta aurrera doa

Urola Kostako Hitza 2007ko urt. 31a, 11:01

.4.000 tona hondakin tratatuko ditu plantak (Urola Kostako Hitza)

Lapatx zabortegian hondakinekin konposta egiteko planta jarriko dute. Hori, ordea, «planta pilotua» izango da. Urola Erdiko Lapatx Zabortegia S.A.k konposta egiteko ekipamenduak kontratatzeko lehiaketa martxan jarri du dagoeneko. Ekipamenduetarako 1.450.000 euro (BEZ barne) aurreikusi dituzte.

Lapatx zabortegiko konposta egiteko plantak hondakin organikoak konpostatzeko kapazitate jakin bat edukiko du, 4.000 tonakoa, hain zuzen ere. Ez dute edozein hondakin organiko tratatuko bertan, bakar-bakarrik sukaldatu gabeko hondakin organikoak eta inausketako hondakinak eramango dituzte Lapatxera. Era horretan «kalitateko konposta» lortu nahi dute. Lapatxera eramango diren hondakinak jasotzeko beste edukiontzi batzuk jarriko dira herrian, «hondakinak banatuta jasotzeko».