Danborradaren 50. urteurrena

Mikel Ibarzabal eta Aitor Gorrotxategi (Azpeitiko Udaleko Festa eta Kultura batzordeburuak) | Iritzia
2007ko urt. 26a, 13:01

Pasatu berri diren egun hauetan, poza sentitu dugu gure herritarrek eskaini diguten parte-hartzea ikusita. Egia da eguraldiak lagundu digula, baina bikain aritu dira haurrak, zaharrak, helduak eta gazteak.

Sansebastian jaietan berrikuntza batzuk sartzen ere saiatu gara aurten, hala nola, balkoietako zapiak eta harrera bikaina izan dute herritarren artean, balkoi askotan ikusi baititugu. Zapiak balkoietan jartzea ohitura bihurtzea gustatuko litzaiguke eta urtero ikustea gure herriko balkoietan.

Omenaldiak omenaldi, oroigarriak oroigarri, urte askotan lan asko egin izan duen jendeari merezi duena ematen edo eskaintzen saiatu gara. Zalantzarik ez dugu egiten norbaitekin ahaztuko ginela, edota beste norbaiti behar adina denbora ez diogula eskaini. Baina inork ez dezala pentsatu asmo txarrez egin dugunik.

Bateren batek esan digu, adibidez, Kepa Ibarzabali ez geniola denbora asko eskaini (ikus beheko iritzia). Uste dugu, guztiok dakigula Kepa Ibarzabalek zenbat lan egin zuen eta urte askoan gainera. Hori aitortu egin behar zaio hari, eta adibide horri bezala, beste askori ere bai. Beraz, itxaropena dugu jendea saiatuko dela ulertzen edota barkatzen.

Aurtengo sansebastianetan herritarrek edota parte-hartzaileek erakutsi duten jarrera eta umorea ezin hobeak izan dira. Hori da balio duena horrelako festa egunetan, azken finean herritarrek eginiko festa da eta hori ez dugu ahaztu behar.

.50 urte hauetan asko hazi eta hobetu da gure danborrada, eta horrelaxe jarrai dezala urte askoan.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2007-01-26 : 13:01

Asteazkenean Maria Teresa Arrieta Etxaniz eta Mari Cruz Arrieta Etxanizek 'Urola Kostako Hitza' egunkarian gutun hau idatzi zuten:
--
Mikel Ibartzabal eta Aitor Gorrotxategi Festa eta Kultur zinegotzi jaun agurgarrioi:
Behean sinatzen dugun herritarrok galdera hau zuzentzen dizuegu: zergatik danborradaren 50. urtemugan, Izarraitz pilotalekuan egin zen jaialdi erraldoi hartan eta, ondoren, Localia telebistan eskaintzen ari diren bideo emanaldian ez da Kepa Ibartzabal azaltzen?
Kepa Ibartzabal jauna Azpeitiko Udaleko zinegotzia izan zen 1983tik 1999 urtera arte; Festa batzordeburua zen orduan. Pertsona bezala eta historiari zor zaion errespetuagatik, uste dugu zati edota denbora aldi horrek, nahiko luzea eta aldaketa askokoa izanik gainera, ondo eta garbi azalduta egon behar lukeela. Horregatik, uste dugu behar diren zuzenketak egin eta telebista bidez berriro igorri beharko litzatekeela.
Erantzunaren zain,

Maria Teresa Arrieta Etxaniz eta Mari Cruz Arrieta Etxaniz (Azpeitia)

joseba | 2007-01-26 : 16:01

Jende gehiago ere buruan dut nik, tartean, hainbat urtean alkate izan den Jose Mari Bastida.
Jakina da oraingo udal agintarien gustoko pertsona ez dela, baina hortik, azken urteetan herriko historiaren zati bat guztiz estaltzen saiatzea, asmo txarra baino gehiago, EDUKAZIO eta ERRESPETU FALTA ikaragarria dela iruditzen zait, bai pertsona honi eta bere ingurukoei eta baita noski Azpeitia beraren historiari ere.
Besterik gabe...zerbaiterako balioko duelakoan.....

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2007-01-26 : 17:01

Azpeitiko Aralarrek San Sebastianen inguruan bidalitako idatzia da ondorengoa:
Orokorrean oso gustura ibili gara eta oso ondo pasatu dugu. Baina bada zer ikusia eta zer ikasia. Idatzia, kritika izan gabe eraikitzailea izatea da helburua.
Hasteko, hilaren 13ko jaialdia astunegia izan zen, jendea ordubete ilaran egon zen frontoira sartzeko eta beste herrietatik etorri zirenekin begirune gutxi erakutsi zen: lauretan entsaioetara etorri eta gauerdian amaitu, jaialdian bi pieza bakarrik jotzeko.
Bestetik, aparkatzeko arazoak herritarrentzako pasa ezinak eta eragozpenak sortu zituen. Arazoa instituzionalizatu beharra ikusten du Aralarrek.
Ez danborrada egunean, ezta bezperan ere, ez zen jarri komun portatilik eta jendeak edozein lekutan hustu zituen maskuriak: edozein pareta, elizakoa, albergekoa┬ů
Aurrera begira, inauteriak datoz eta badugu beste aukera bat ondo pasatzeko.
Azpeitia 2007ko Urtarrillean.
Miren Garmendia Altuna Aralarkidea
Azpeitiko Aralar

Anam | 2007-01-26 : 18:01

San Sebastianetaz puntu batzuk:
- SS egunean gabien aurten talde danak ertetie, idea ona.
- SS bezperan nere ustez plazan denboralea pasatzen da. Pieza gehiegi. Hiru bet gutxio ta nahikoa.
- Hilien 13ko festie, luzegia. Hitz gutxiyo mesedez.
- Gabeko tanborradan aukeran pankarta gehiegi plazan. Tanborrruek ez zuten ikusten udaletxie. neurtu gehiago lagunok pankarta asunto hori, aldarrikapenei eutsite
- Zezena jaiyen ere jartzea, earra.
- Zezenien aurten ere jende pilie. Nun hainbeste jende hainbeste orduten?
- Zezenien Eliz kalien aurten aspaldiyen baino karrera gehiago irikite. Ona.
- Zezenien jaiyen Eliz kalien adar bakarra atera zuten. Ez zait ondo iruitzen. Kategoria haundiyo dauke Azpeitiak.

Anam | 2007-01-27 : 12:01

Aurrekoan neuk esandakuei segiuiez, beste bi puntu:
- San Sebastianetako programan karnabaletako argazki bat sartu ez zeben ba! Txikiteo elegantekue, zezen garaikue. Jendie trajiekin azaltzen da. Fallo!
- SS egunien eguerdiko zezena hamar minutu beranduo hasi zan, prozesiyue berandu ailleau zalako plazara. Fallo hori ere!
Bestela ondo eh!

lulu | 2007-01-27 : 15:01

zezena zezenplazan ta ez umiek tanborra joberdeben orduen kalien.

enekogc | 2007-01-29 : 11:01

maria teresa eta mari cruz andere/andere├▒oi.
Kepa Ibarzabal jaunaren inguruan sortu den eztabaida neurriz kanpo atera dela esan nahi nuke lehenik.arrazoi faltaren bat baduzuela iruditzen zait niri. Kepa Ibarzabal behin baino gehiagotan omendua izan da eta ez naiz ni hemen hasiko hark bultzaturikoak aipatzen.Beraz etzait iruditzen herriak inoiz ahantzi duenik, ez eta errekonozimendu faltarik izango duenik Kepak.Kepa, 13-ko ekitaldian zinegotziei eginiko bideo-aipamenetan ez agertzearen arrazoia oso sinplea da. bideo hoiek egin ziren egunetan Kepa ez zen herrian aurkitzen, beraz ezin bideorik egin.horren ordez, jaialdian bertan aipamena egin zitzaion eta txalo zaparrada jaso zuen. Akaso ez al da nahikoa? nor ahaztu zen bada Kepaz? ene ustez, zinegotziek eginiko lan ona goraipatzeak badu zentzurik, baina ez ahaztu euren lana ere badela herrian ekimenak sustatzea, horretarako daudela alegia. hortara hasita, makina bat jende geratu zen aipamenik eta bideorik gabe. danborradaren alde herritik hainbeste lan egin zuten herritar xumeak. ezin labur liteke 50.urteko historia bi ordutan... beste zenbaiten kexua ulergarriagoa litzateke, baina Keparen inguruko jendearena...
PD: Historia ez dute idazten dutenak egiten...

J | 2007-01-29 : 12:01

Zezen adarbakarra? jun dan urteko karnabaletan mixikordiyen puskau zuen bea izengo huan... haber karnabaeltan berriz ateatzen duen, adarra falta zion aldetik pasiek eiteko...

Maitere | 2007-01-29 : 15:01

Enekogc-ri

Zure iritzia errespetatuz hauxe esan nahi dizut:

Inork ez du eskatzen ez omenaldirik ez eta txalo zaparradarik, eskatzen dugun bakarra hauxe da: bideo emanaldian Kepa Ibartzabal zinegotzi izanez gero hamasei urtez, eta aurreko eta atzeko zinegotzi guztiak zuten lekua ikusirik, berari tokatzen zen tartea ematea. Pentsatzen dugu erreportai bat edo dokumento grafiko bat egiterakoan zehatzago eta historiari zor zaion errespetuagatik (pertsona alde batera utzita) den bezala eman behar dela eta ez hutsune nabarmen bat utzita. Eta ez etorri orain zuritu nahirik esanez kanpoan zegoela, deitu bazioten hiru ordu baino lehen hemen izango zen, eta oso oso erraza da deitzea, telefono mobila erabiliaz, eta ez bazekiten zenbakia galdetuz. Halere, uste dut honelako jaialdi erraldoi batean aurrez prestatu egin behar dela eta gidoi batekin jokatu, denei pertsonalki deituz.

Zure iritzia, guztiz errespetagarria, neurriz kanpo ateratzen ari dela, oraindikan erantzuna jasotzeko gaude, eta erantzuna hitzaren bidez igorritakoa baldin bada, Ibartzabal eta Gorrotxategi jaunek, hobe zuketen Kepa izenaren aipamenik egin gabe egin bazuten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu