Perkins ez du fitxatuko Lan Mobel Iraurgik

Uztarria.eus 2007ko urt. 18a, 14:01

Ez da Elordui entrenatzailea bila zebilen jokalaria, zonaren kanpoaldetik gehiago mugitzen delako, ez barrutik

Lijah Perkins jokalari ingelesa ez fitxatzeko erabakia hartu du azkenean Lan Mobel Iraurgik. Aste hau izan du Jorge Elordui entrenatzaileak Perkins probatzeko. Barneko jokoa indartuko duen jokalariaren bila dabil entrenatzailea eta, antza denez, Perkins zonaren kanpoaldetik mugitzen da gehiago. Pasa den astelehenean entrenatu zen lehenengo aldiz Perkins taldearekin.

Lehengo talde berarekin prestatu beharko du Lan Mobel Iraurgik asteburuko partida. Liderraren aurka jokatuko du: Residencial Oviedoren aurka.