Antxieta etxea zabaldu dute

Uztarria.eus 2007ko urt. 16a, 13:30

Antxieta etxea eraberritu egin dute, adimen urritasuna duten eskualdeko pertsonentzako egoitza bihurtuz. Lehen bi solairuetan Gureakek kudeatuko duen Eguneko Zentroa jarri dute eta gainontzeko lauretan, Atzegik kudeatuko dituen lau etxebizitza tutelatuak. Atzo, urtarrilaren 16an, inauguratu zuten Antxieta birgaituta.