Perkins pibot ingelesa Iraurgira probatzera

uztarrria.com 2007ko urt. 15a, 13:01
Lijah Perkins, baloiarekin.

Gaur entrenatuko da lehen aldiz taldearekin, 20:00etan, Azpeitiko Kiroldegian

Gaurtik aurrera Iraurgi Lan Mobel taldeak Lijah Perkins jokalaria probatuko du. 29 urte ditu eta ingelesa da. Pibot moduan jokatzen du eta 1,99 metroko altuera du. Dagoeneko iritsi da Azpeitira. Gaur 20:00etan entrenatuko da lehen aldiz Lan Mobel ISB taldearekin, Azpeitiko Kiroldegian. Jorge Elorduy entrenatzaileari jokalaria gustatuz gero, baliteke denboraldi bukaera arterako kontratua sinatzea.

Europako hainbat ligatan esperientzia handia izandako gizona da Perkins. Ingalaterrako, Islandiako, Belgikako, Finlandiako, Suitzako eta Espainiako EBA Ligan -Basket Coruña Atlantico taldearekin- jokatu izan du. Finlandiako ligan, 2005eko jokalaririk onenaren saria irabazi zuen (18,8 puntu eta 10,8 errebote).