Xoxoteko aterpea berriro zabalik

Uztarria.eus 2007ko urt. 12a, 14:01
Xoxoteko aterpea (uztarria)

Aterpezain berriak Bixen Madotz eta Olatz Telletxea izango dira

Abenduaren bukaeratik itxita egon da Xoxoteko aterpea, aterpezainak utzi egin zuelako. Orain, aterpezain berriak aukeratu ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak eta larunbatetik aurrera (urtarrilak 13) irekita egongo da. Aterpezain berriak Bixen Madotz eta Olatz Telletxea izango dira.

Aterpeak izando duen ordutegia hauxe:

  • Neguko ordutegia:
    Aste egunak 09:00etatik 18:00etara
    Larunbata, igande eta jaiegunak 08:00etatik 19:00etara
  • Udako ordutegia:
    Aste egunak 09:00etatik 18:00etara
    Larunbata, igande eta jaiegunak 8:00etatik 19:00etara

Aterpea itxita egongo da egun hauetan:

  • Urtarrila 8,9,10,15,16,17,22,23,24,29,30 eta 31.
  • Otsaila 5,6,7,12,13,14,19,20,21,26,27 eta 28.
  • Azaroa 5,6,7,12,13,14,19,20,21,26,27 eta 28.
  • Abendua 10,11,12,17,18 eta 19.

Aterpeko telefono zenbakia orainarte bezala 943581007 da.