Emakumeen artean kirola egitea sustatzeko ekimena

Uztarria 2007ko urt. 12a, 13:01

Udaleko Kirol Sailak bultzatu du egitasmoa

Astearte eta ostegunetan izango da, goizetan eta arratsaldetan

Azpeitiko Udaleko Kirol sailak egitasmo berri bat abian jarri du. Emakumeen artean kirola egiteko ohitura bultzatzearen alde, Zuk ere ahal duzu!Etorri lasterka egitera leloarekin hil honetan bertan jarriko da martxan egitasmoa.

Aurrez, bilera informatiboak egingo dira urtarrilaren 16an igerilekuan: 10:00etan edo 17:30etan. Osasun egoera egokian dauden emakume orok parte hartu dezake eta izen-ematea bilera informatiboetan bertan izen-emate orriak betez edo udaletxera deituz egingo da. Ekimena doakoa izango da

Sei aste iraungo du ekimenak. Bitarte horretan guztian, korrika egitearen onurak eta abantailak ezagutaraziko dira: apetitua eta pisua kontrolatzen laguntzen du, gihar-tonua eta indarra handitzen ditu, presio arteriala jaisten laguntzen du, kolesterola eta diabetea edukitzeko arriskua gutxitzen du, tentsioak eta estresa kontrolatzen laguntzen du, eta pentsamendu baikorra eta auto-estima suspertzen ditu korrika egiteak, besteak beste.

Horrez gain, Donostian martxoan egingo den Lilatoian parte hartzeko gaitasuna lortzen lagunduko die ekimenean parte hartuko dutenei.