Gaur hasiko dira danborradako entseguak

Uztarria 2007ko urt. 9a, 11:01
Iazko danborradarako entsegu batean

21:00etan, Izarraitz pilotalekuan

Gaur, urtarrilak 9, egingo da helduen danborradarako lehen entsegua Izarraitz pilotalekuan. 21:00etan izango da ohiko entsegua, baina aurten danborradaren 50. urteurrena izanda, larunbateko jaialdia prestatzeko beste entsegu bat ere badute batzuek. Jaialdian parte hartuko dutenek 20:30etan entseatuko dute, Izarraitz Pilotalekuan bertan. Hurrengo saioak ostegunean izango dira, bai jaialdiko parte hartzaileentzako eta baita danborradakoentzako ere.

Haurrek, bestalde, hurrengo astean entseatuko dute, astelehenetik ostegunera. Izarraitz Pilotalekuan izango dira umeen danborradarako entseguak ere eta 15:00etan hasiko dira.

Orri berezia

Uztarria.com-ek orri berezia sortu du danborradaren 50. urteurrena dela eta. Ikusteko hemen