Aranean aparkalekuak antolatuko dituzte

Urola Kostako Hitza 2007ko urt. 8a, 10:01

Zentenarioko etxeen aurrealdea oinezkoentzako txukuntzen ari dira orain Urola Kostako Hitza

Arana kalean, Zentenarioko etxeen aurrean, oinezkoentzako aldapak eta eskailerak egokitzeko lanak egiten ari dira. Udaleko arduradunen esanetan, «oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko» ari dira egiten lan hauek. Lan horiek bukatu ahala, autoentzako aparkalekuak antolatzen hasiko dira, hau da, lanen bigarren faseari ekingo diote. «Lanak gelditu gabe, segidan, aparkalekuak antolatzeko lanei ekingo diete». Bigarren faseak, 60.000 euroko aurrekontua du, eta Alberdi enpresa ari da lanak egiten.

Zentenarioko etxeen aurrealdeko egitekoak bukatzen dituztenean, Santutxo auzoko lanei helduko diete. Santutxon ere, hirigintzako lanak egingo dituzte, oinezkoentzako bideak eta aparkalekuak txukunduz.