Atentatua dela-eta kontzentrazioa egin dute udaletxe aurrean

Uztarria 2007ko urt. 4a, 14:01
Azpeitiko kontzentrazioan, gaur eguerdian.

Eusko Jaurlaritzak deitu du bilkura, eta Carlos Alonso Palateren heriotza gaitzestu dute

Atzo aurkitu zuten ustez ETAk egindako atentatuaz geroztik desagertuta zegoen Carlos Alonso Palate ekuadortarraren gorpua, eta heriotza gaitzesteko, Eusko Jaurlaritzak deituta Azpeitiko udaletxe aurrean ere elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian.

Azpeitiko Udalak eta zenbait herritarrek bat egin dute deialdiarekin.

Beste ekuadortar batek desagertuta segitzen du Barajasen, Diego Armando Estaciok, eta haren bila dabiltza suhiltzaileak.