Peñagarikano ez dute aukeratu binakako txapelketarako

Uztarria 2007ko urt. 2a, 16:01

Eskuetan arazoak izan ditu azkenaldian

Txapelketa ostiralean hasiko da, Tolosan

Gaur aurkeztu dute pilotako binakako txapelketa, eta ez dute jokatzeko aukeratu Kepa Peñagarikano. Eskuetan arazoak izan ditu azkenaldian azpeitiarrak.

Txapelketa ostiralean hasiko da, Tolosan. Partida: Olaizola I.a-Beloki, Gonzalez-Pascual. Zortzi bikote ariko dira: lau Asegarcekoak, lau Aspekoak, bi multzotan banatuta. Hasieran ligaxka jokatuko dute.

A Multzoan ariko direnak: Olaizola Ia.-Beloki, Gonzalez-Pascual, Titín III.a-Lasa III.a eta Bengoetxea VI.a-Patxi Ruiz. B-n: Irujo-Goñi III.a, Olaizola II.a-Otxandorena, Chafee (Xala osatu arte)-Eulate eta Leiza-Zearra.

Abel Barriola ez dute aukeratu eta ezuste handia izan da hori. Lau t'erdiko txapeldunorde geratu zen oraintxe dela gutxi (21-22 galdu zuen Juan Martinez Irujoren kontra).