Nuarbeko urtegia %36an dago, behin ere baino baxuago

Uztarria 2006ko abe. 29a, 14:12
Ibai-Eder urtegiak inoiz ez du hain ur maila baxua izan, %36an dago.

Ibai-Eder urtegiak 2007a heren batekin hasiko du

Bost hilabete ingururako ura dago

Nuarbeko Ibai-Eder urtegia inoizko baxuen dago, "1990ean martxan jarri zutenekin ura sekula ez da hain behean egon" azaldu du Mikel Zubizarreta Gipuzkoako Ur Kontsortziotik .

Urtegiak 11,3 hektometro kubikoko edukiera du eta une honetan 4 hektometro kubiko daude bakarrik. Zubizarretak Uztarriari adierazi dionez, "iaz urte sasoi honetan urtegia hamar metro gorago zegoen, %80 inguruan-edo. Beherakoda handia izan du".

Urteagiaren ur maila baxua izan arren, une honetan hilabete batzuetarako ura badagoela diote urtegiko arduradunek; "orain dagoen urarekin bost edo sei hilabeterako egongo litzateke".

Kalitate aldetik, ona

Ur maila baxua izan arren urak kaliateta ona duela baieztatu dute urtegiko arduradunek. "Normalean ura zenbat eta beherago egon kalitatea eskastu daiteke, ura %12ra iristen denean, oxigenoa falta izaten du, burnia... behera egingo balu, urtegia neurriak hartzeko prestatuta dago. Orain dagoen ur mailarekin,ordea, uraren kalitatea ona da".

Aurrera begira eguraldiak Ibai-Eder urtegiko ur maila igotzen lagunduko duela uste du Zubizarretak. "Datu historikoei begiratuta abendutik maiatzera bitartean euri dezente egiten du, horiei kasu eginez gero datozen hilabeteetan urtegiak gora egin beharko luke".