Asteburuan jokatuko da areto futboleko XIII. Eguberri Txapelketa

Urola Kostako Hitza 2006ko abe. 28a, 11:12
Alebin mailako neska-mutilek jokatuko dute Txapelketa.

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeak antolatu du Txapelketa

Eskualdeko hainbat ikastetxetako taldeak izango dira bertan (Urola Kostako Hitza)

Eguberrietan aisialdirako eskaintza zabala izaten da inguruan. Adin guztientzat zuzendutako kultur eta kirol ekitaldiak ugaritu egiten dira, jan eta edan ugari egiten den garai honetan. Urteroko usadioari jarraituz, Iraurgi Ikastetxeak areto futboleko XIII. Eguberri Txapelketa antolatu du. Astebukaeran jokatuko da Txapelketa ikastetxean bertan.

Alebin mailako neskek eta mutilek bina partida jokatuko dituzte. Larunbat goizean finalerdiak izango dira eta Urte Zahar Egunean jokatuko diren finaletan erabakiko da zein den aurtengo talde txapelduna.

Eskualdeko hainbat ikastetxetako areto futbol taldeek parte hartuko dute XIII. Eguberriko Txapelketan. Hala nola, Zumaiako Maria eta Jose ikastetxea, Zestoako Herri Eskola, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastola eta Floreaga Salestar Ikastetxea, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastola, Ikasberri Azpeitiko Ikastola eta Iraurgi Ikastetxea.

XIII. Eguberri Txapelketako egutegia

Abenduak 30, larunbata
Alebin mutilak
09:30. Iraurgi A-Ikasberri Azpeitiko Ikastola.
10:30. Xabier Munibe Ikastola-Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai.
11:30. Floreaga Ikastetxea-Maria eta Jose Ikastetxea.
12:30. Iraurgi B-Zestoako Herri Eskola.
Alebin neskak
09:30. Iraurgi A-Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai.
10:30. Floreaga Ikastetxea-Maria eta Jose Ikastetxea.
11:30. Xabier Munibe Ikastola-Zestoako Herri Eskola.
12:30. Iraurgi B-IKasberri Azpeitiko Ikastola.

Abenduak 31, igandea
Finalerdiak. 09:30ean eta 10:30ean jokatuko dira.
11:30. Nesken finala.
12:30. Mutilen finala.
13:30, sari banaketa.