Autobusaren erreketa aldarrikatu dute

Uztarria 2006ko abe. 14a, 17:12

"Euskal Herria eta bereziki ezker abertzalea jasaten ari den egoerari erantzuteko" erre zuten autobusa

Pertsona batek abenduaren 5ean Azpeitian erretako Euskotren-eko autobusaren erreketa bere gain hartu du. Gaur Berria egunkarian azaldu denez, autobusaren erreketa "Euskal Herria eta bereziki ezker abertzalea jasaten ari den eraso zaparradari erantzuteko" ekintza izan zen.

Ekintza hartan, autobus geltokian aparkatuta zegoen kamioi bat ere erre zen, eta oraindik bertan segitzen du.

Buen, Azpeitiko EAJ eta EArekin kritiko

Orain dela egun batzuk Manoli Uranga PSE-EEko Azpeitiko zinegotziaren bizkartzain batek udaletxe azpian ustez jaso zuen mehatxatua dela-eta, Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak Azpeitiko EAJ eta EA kritikatu ditu, "hoztasunarekin erreakzionatu dutelako".

Buenek "kezka" agertu du Urangak "azkeneko urteetan bizi izan dituen egoerengatik; uneoro akusatua eta erasotusa izan delako".