Ostiralean hasiko du Zine Klubak aro berria

Uztarria 2006ko abe. 13a, 16:12

Ostiralean, 21:30ean, botako dute lehen filma:Transamerica

Abenduaren 22tik 29ra, berriz, umeentzat eta helduentzat zine zikloa antolatu dute

Ostiralean, hilaren 15ean, emango diote Zine Klub Taldekoek aro berri bati hasiera. Lehengo taldeko kideek Zine Kluba utzi ostean, belaunaldi berri batek erreleboa hartu du. Urrian hasi ziren lehen bilerak egiten eta ostiralean ikusi ahal izango da Zine Klub berrituak orainarte egindako lanaren lehen emaitza. Izan ere, ostiralean 21:30ean Betharramdarretako aretoan Transamerica filma botako dute. Betharrandarretako aretoa "ez da guk nahi adinako ona eta egokia, baina Soreasuko Kultur Etxerik ezean, eta herrian beste aretorik ezean", bertan eskainiko dituzte filmak.

Filme emanaldi hauek badute berrikuntza bat ordea. Izan ere, film guztiak gorrentzako azpititulatuak izango dira.

Gabonetako Zine Zikloa

Ostiraleko emanaldia ondoren, aurreko urteetan egin izan den bezala, Gabonetarako Zine Zikloa antolatu dute. Arratsaldeetan umeentzako filmeak botako dituzte, eta gauetan, berriz, helduentzako filmeen txanda izango da. Emanaldiek, 2 euroko sarrera izango dute.

"Betharramdarretako aretoa txikia da, eta orain arteko urteetan gabonetako zine zikloak txikienen artean izan duen arrakasta ikusita aurten bi emanaldi" eskaintzea erabaki dute Zine Klubekoek. Lehenengo saioa 16:00etan izango da, bigarrena, berriz, 18:00etan. Helduen filmak 21:30ean izango dira, abenduaren 22an izan ezik. Egun horretan 21:00etan hasiko baita. Izan ere ondoren, Txapelen omenezko bertso saioa izango da areto horretan bertan.

Gabonetako Zikloaren egitaraua

Abenduak 22, ostirala
16:00 eta 18:00etan. Cars.
21:00etan. El Arco.

Abenduak 26, asteartea
16:00 eta 18:00etan. 'La niñera mágica'.
21:30ean. Azul oscuro casi negro.

Abenduak 27, asteazkena
16:00 eta 18:00etan. Julieta fokatxo xelebrea.
21:30ean. Todo esta iluminda.

Abenduak 28, osteguna
16:00 eta 18:00etan. Polar express.
21:30ean. Paris , Texas.

Abenduak 29, ostirala
16:00 eta 18:00etan. Ice Age II: El deshilo.
21:30ean. Samaritan girl.